XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eneko izeneko azti bat, belarren eta landareen esentziak eta sustantziak mila likidotan nahasten ibiltzen zena, betikotasunerako edabea halaxe eskuratuko zuelakoan.

Belarrekin eta landareekin batera bazituen animalitxo batzuk ere txoriak, saguak eta untxiak, beren kaioletan sartuta, eta noizean behin berak sortutako produktuak ematen zizkien, bere esperimentuak zertan ziren jakiteko.

Horrela, batean, uretan nahastutako piku eta urki hostoak eman zizkion txori bati edatera, baina txoria ezer hartu ez balu bezala geratu zitzaion, ez piku ez miku:

hurrengoan, ardoan nahastutako masustak eta berbena-belarrak eman zizkion sagu bati, baina aztiak sagua mozkortzea besterik ez zuen lortu, hankak batera eta bestera dantzarazten zizkiola, benetako berbena batean balego bezala;

azkenik, ozpinean nahastutako astalarra eta astaperrexila eman zizkion untxi bati, eta tamaina hartako astakeriaren aurrean, untxia zerraldo erori zitzaion, jakina, handik gutxira.

Enekok, hala ere, ez zuen etsi, eta beste mila proba egin zituen, harik eta, egun batean, edabe haietako bat sagu bati eman, eta sagua hazten eta hazten hasi zitzaion arte, ustekabean;

arratoi baten itxura hartu zuen lehenik, baina arratoi itxurako hark hazten eta hazten jarraitu zuen, haztearen hazteaz kaiola hautsi arte;